Aurtengoan, Martxoaren 3tik Apirilaren 7ra garatuko da Laburbira, eta guztira 32 herri eta hiritan egongo dira ikusgai lanak: Azpeitia, Sondika, Paris, New York City, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Hernani, Ermua, Arespalditza, Lazkao, Basauri, Arrasate, Soraluze, Zumaia, Sestao, Areatza, València, Araia-Asparrena, Usurbil, Bergara, Ordizia, Biasteri, Azkoitia, Mutriku, Arbizu, Elgoibar, London, Agurain eta Igorre.
Azken saskia
Azken saskia dokumentalean, Jesus Mari Seinen historia kontatzen da. Jesus Mari Sein Igantziko azken saskigilea izateaz gain, gaztainarekin saskiak lehengo eran egiten dituen azken nafarra da. Ikus-entzunezko honetan bere ofizioa eta bizitzaren errepaso bat egiten da, eta bere azken saskia egiten ikusten da, ogibide honen desagerpenaren arrazoien inguruko hausnarketa bultzatuz.
Osorik ikusi nahi bada, aukerarik onena Laburbirako proiekzioetara hurbiltzea da, Azken Saskiaz gain beste lan interesgarri batzuk ikusgai izanen direlako. Bertzela, norbere herrian proiekzio bat antolatu nahi duenak, Katubirekin harremanean jarri behar da. Bertze aukera bat ere bada: KATUBIn harpidetu, hain zuzen KTB ZERRENDA PRIBATUAn eta doan eta sarean ikusi.