Bi bikoteek bigarren postua eskuratu zuten beraien multzoetan lehen fasean. Finalerdietako lana ere lehen fasekoaren berdina izanen dute, hau da, bortz modalitate ezberdinetan banatuta, hamabi enbor moztea.
Arantzako saioan, promozio mailako harrijasotze txapelketan ere hariko dira Aizarnazabalgo Xabier Peñagarikano eta Aizarnako Jagoba Otaegi.