Inauterien hurbiltasunaren seinale, kaldereroen entsaioa eginen dute otsailaren 10ean Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko otsailaren 9a

Ortzirale honetako entsaiora behar bertze jende joaten ez bada, otsailaren 18an ez dira kaldereroak aterako.

Ortzirale honetan behar bertze jende biltzen ez bada, otsailaren 18an ez direla kaldereroak aterako iragarri dute

Otsailaren 23tik 27ra ospatuko dituzte inauteriak Beran. Lehenago, otsailaren 18an, Kaldereroak aterako dira inauteriak iragartzeko. Baina kaldereroak ateratzeko, aitzinetik entsaioa eginen dute otsailaren 10ean, ortziralean 19:00etan Musika Eskolan. Iragarri dutenez, ortziraleko entsaio horretara behar bertze jende joaten ez bada, otsailaren 18an ez dira kaldereroak aterako.

 

Inudea eta artzaiak entsaioak

Inude eta Artzaien konpartsan ateratzeko entsaioak, berriz, Eztegara pilotalekuan eginen dituzte otsailaren 21ean asteartean, 19:00etan eta otsailaren 24an, ortziralean, 20:30ean. Bazkarirako txartelak ere entsaio egunetan salgai jarriko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun