Aldaketa honekin bidegurutzea arautzen duten semaforoak gorritik laranjara eta laranjatik gorrira pasatuko dira. Honek erran nahi du semaforoa laranja jartzen denean ibilgailuek pasatu ahal izanen dutela baina zebrabideak errespetatuz. Modu honetan oinezkoek izanen dute lehentasuna beti errepidea gurutzatzeko zebrabidetik herri guztian bezala.
Berako udalak ohar bidez aipatu duenez, «erabiltzaile guztiei arreta berezia eskatzen dizuegu egoera berrira ohituratu arte. Barkatu eragozpenak».