Bortzirietako sei bertsolari ariko dira kantari larunbat arratsaldeko 5:30etik aitzinera Arranon
Abiatzekotan da Nafarroako Bertsolari txapelketa eta horren simulakroa antolatu du urtarrilaren 28an Bortzirietako Bertso Eskolak Arrano elkartean. Hain zuzen, txapelketan parte hartuko duten Bortzirietako 6 bertsolari ariko dira, larunbat arratsaldeko 5:30etik aitzinera: Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta, Ioar Tainta, Patxi Castillo, Iban Garro eta Eneko Fernandez.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.