Beti Gazte bosgarren izan da Euskal Herriko sokatira txapelketako 640 kiloko lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2017ko urtarrilaren 24a

Idiazabalen jokatuko dute 640 kiloko bigarren jardunaldia larunbatean.

Mungiako tiraldien ondoitk, Idiazabalen jokatuko dute bigarren jardunaldia urtarrilaren 28an

Urtarrilaren 21ean jokatu zen Mungian (Bizkaia) Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketako 640 kiloko lehen jardunaldia. Hamabi talde aritu ziren lehian eta Lesakako Beti Gazte bosgarren izan zen eguneko sailkapenean.

 

Bi multzotan banatuak aritu ziren hamabi taldeak eta lesakarrak B multzoko-buru izan arren, hirugarren izan ziren, Bizkaiako Sokarri eta Gipuzkoako Ibarraren gibeletik, eta Bizkaiako Abadiño eta Murueta B eta Astusiasko 6 Conceyosen aitzinetik. Honela, A multzoko hirugarrenaren kontrako tiraldia egin zuten, eguneko sailkapenaren bosgarren postuaren bila eta Beti Gaztekoak nagusitu ziren.

 

Lehen jardunaldiko sailkapena

Lehena

SOKARRI (Bizkaia)

12 puntu

2.

GAZTEDI (Bizkaia)

11 puntu

3.

MURUETA “A” (Bizkaia)

10 puntu

4.

IBARRA (Gipuzkoa)

9 puntu

5.

BETI-GAZTE (Nafarroa)

8 puntu

6.

ZURAIDE (Lapurdi)

7 puntu

7.

ABADIÑO (Bizkaia)

6 puntu

8.

ÑAPURRAK (Lapurdi)

5 puntu

9.

GABADI (Lapurdi)

4 puntu

10.

MURUETA “B” (Bizkaia)

3 puntu

11.

MUTRIKU (Gipuzkoa)

2 puntu

12.

6 CONCEYOS (Asturias)

1 puntu

 

640 kiloko bigarren sailkapen jardunaldia datorren larunbatean urtarrilak 28, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Idiazabalgo pilotalekuan izango da.

 

 

Emakumezkoa 405 kilo:

Aurten, emakumezkoen elkarteak arazoak dituztenez zortzi tiralariz osatutako taldeak txapelketara aurkezteko, taldeak 6 tiralariz osatuko zirela eta txapelketako pisuak 405 eta 375 izango zirela erabaki zen.

Bertzalde, emakumezkoen lehiaketa buelta bikoitzera egingo zela ere erabaki zen, buelta biak puntuagarriak izanik.

Tiraldi guztiak bukatu ondoren, hau izan zen eguneko sailkapena:

 

Lehena

GAZTEDI (Bizkaia)

3 puntu

2.

IBARRA (Gipuzkoa)

2 puntu

3.

TXATREA (Nafarroa)

1 puntu

 

405 kiloko bigarren jardunaldia ere, datorren larunbatean urtarrilak 28, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Idiazabalgo pilotalekuan izango da

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun