Goizean metodoa erakutsi zitzaien ikasleei eta pankartak egin zituzten, muralak, hitzaldiak… KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du. Finlandian, Lehen Hezkuntzako ia eskola guztiak KiVa programa ezartzen ari dira. Euskal Herriko ikastoletan ere programa bera ezarri dute. KiVa-ren ezarpena era aunitzetan nabari da ikastetxean. Ikasleek KiVa ikasgaiak izango dituzte (10 ikasgai dira, eta bakoitzak 45 minutuko bi saio ditu).