Bezperan, larunbatean herriko soinulariek kalejira eginen dute herrian zehar eta igande goizean mezak izanen dira orduero (10:00, 11:00 eta 12:00), baita trikitixa doinuak, erroskila saltzaileak eta bertze hainbat kontu ere. Lesakatik eta inguruko herrietatik oinez, bizikletaz, zaldiz eta, batez ere, autoz hurbiltzeko ohitura handia izaten da. Lesakatik, mendi ibilaldia antolatu du Beti Gazte elkarteak 08:00etan plazatik abiatuta eta Buruztanka Gaztetxeak ere ibilaldia antolatu du, 09:00etan abiatuta. Gero, Arranon bazkaria izanen dute eta urtarrilaren 20a, ortzirala da apuntatzeko azken eguna. Arratsaldean dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.