Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako entzunaldiak egunotan

Ttipi-Ttapa 2017ko urtarrilaren 20a

Haize-instrumentukoen entzunaldia asteartean eginen dute.

Hilaren 23 eta 24an, gitarra eta haize-instrumentuenakin hasiko dira

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak urtarrilean ere hainbat entzunaldi antolatu ditu. Hilaren 23an, astelehenean gitarra entzunaldia izanen da, hilaren 24an, asteartean haize-instrumentuena, hilaren 30ean txistuarena eta 31n perkusioarena. Emanaldi guztiak 18:00etan Musika Eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun