Magia ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 22an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko urtarrilaren 19a

Sun magoak ikuskizuna eskainiko du igande arratsaldean Berako Kultur Etxean.

Igande arratsaldeko 5etan Kultur Etxean izanen da Sun magoa

Sun magoak Spectacular magic magia ikuskizuna euskaraz eskainiko du urtarrilaren 22an, igandean 17:00etan Berako Kultur Etxean. Sarrera: 5 euro.

Ikuskizun harrigarri eta berritzailea, publiko guztientzat, non magoak ia ordu eta erdian bere unibertso magikoan murgiltzen gaituen.

Ikuskizuna hagitz berritzaile eta erakargarria da; agerpenak, desagerpenak, lebitazio ezinezkoak eta magia interaktiboa, non publikoa protagonista den. Hau guztia misterio aura batean eta zaindutako estetika batekin nahasia; berriz ezinezkoarekin amets egitea lortzen du.

Magic Spectacular emozioz beteriko ikuskizuna da, argiarekin, soinua, koloreak eta efektu txundigarriekin non badira flotatzen duten ikusleak, eraldatze ezinezkoak eta erronka haundiak publikoa harrapatzen dutela hasieratik bukaeraino.

BIDEOAhttps://youtu.be/art9mCfxj_Y

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun