Halere, ekitaldia helduei zuzendua dago; osasun edo hezkuntza munduan haurrekin lanean aritzen den guziei, haurren mundua maite duen orori eta haurren hezkuntza aktiboki parte hartzeko prest den guziari. Proiektuak gaitza bertze begirada batekin jorratzea du helburu eta arnas fisioterapia lantzeko aukera luzatzen badu ere ipuinak erabilera anitza izan lezake. Bertzeen artean, haurraren mundura hurbiltzea arnas terapia, gurasoak inplikatzea, gorputzak berezko duen sendatzeko baliabideak presente izatea, gaitza gorputzaren adierazpen bat bezala onartzea.