‘Gutik zura’ dokumentala ikusgai izanen da urtarrilaren 21ean Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urtarrilaren 17a

Mari Jose Barriola zuzendariak aurkeztuko du dokumentala Lesakan.

Harriondoa Kultur Etxean, larunbatean 19:00etan

Donostiako Zinemaldiko estreinaldia eta gero, hainbat herritan eskaintzen ari dira Gutik Zura dokumentala. Urtarrilaren 21ean, larunbat arratsaldeko 7etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eskainiko dute. Sortzez leitzarrak baina aspaldian Lesakan bizi den Mari Jose Barriola zuzendaria ere bertan izanen da, azalpenak emanez. 

 

Sarrera 3 eurotan salgai dago urtarrilaren16tik 20ra, 10:00etatik 14:00etara Turismo-Kultura Bulegoan eta egunean bertan ere salgai izanen da sarreran.

Egurraren lehena, oraina eta etorkizuna landu dute Mari Jose Barriolak zuzendutako dokumentalean eta bide batez, egurrak Euskal Herriko gizartearekin izan duen harremana gizarteratu nahi izan dute. Tartean, hainbat herritarren lekukotasunak bildu dituzte.

Lesakako emanaldiaren ondotik, otsailaren 4an, 19:00etan Berako Kultur Etxean eta otsailaren 5ean, 18:00etan Donezteben zineman eskainiko dute Gutik Zura dokumentala.

Info +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun