Eman Bortzekoa elkartea aurkeztuko dute urtarrilaren 15ean Lesakako Harriondoan

Ttipi-Ttapa 2017ko urtarrilaren 13a

Igande eguerdian eginen den ekitaldian Gure Esku Dago dinamikaren baitan sortu den elkarteari babesa emanen diote Bortzirietako hainbat herritarrek

Gure Esku Dago dinamikaren baitan Bortzirietan sortu den Eman Bortzekoa elkartearen aurkezpena eginen dute urtarrilaren 15ean, igande eguerdiko 12etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bortz herrietako hainbat aurpegi ezagunek parte hartuko dute aurkezpenean, baita ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek ere.

 

Eman Bortzekoa elkartetik aipatu dutenez, «hasitako bideari segida emateko prest gaude Bortzirietan. Herri galdeketa egin nahi dugu, Bortzirietako herritarrei etorkizunean herri gisa zer izan nahi duten galdetuz. Eta helburu horrekin sortu dugu, hain zuzen, elkartea».

 

Aurkezpenean izanen direnak

ETXALAR
Pello Apezetxea (apeza)
Miguel Mari Irigoien (alkatea)
Irune eta Itxaso Elizagoien (trikitilariak)
Benardo Mitxeltorena
Beñat Irazoki (futbolaria)
Etxahun (bertsolari gaztea)                                                                                                             Joseba Olagarai (kazetaria)

 

IGANTZI
Joxepa Etxeberria (jubilatua)
Tania Gonzalez (farmazilaria)
Mikel Retegi

 

ARANTZA
Beñat Mitxelena (musikaria)
Juanita Larralde (irakasle jubilatua)
Margari Madariaga (baserritarra)
Ana Larretxea (kirolaria)
Mentxu Peña (euskaltegiko irakasle ohia eta zinegotzia)
Antton Maiz (pilotari profesional ohia)                                                                                               Iban Zugarramurdi (musikaria)

 

BERA
Asier Calderon (LAB)
Julen Zelaieta (bertsolaria eta Xorroxingo esataria)
Maider Iantzi (Garako kazetaria)
Lupe Mendigutxia (kultur eragilea eta irakaslea)
Fernando Etxegarai (korrikalaria)
Ines Matxiarena (Goldatzeko kidea eta Gure Esku Dagoko kidea hasieratik)           

Gurutze Andueza (Steilas)                                                                                                                                          

 

LESAKA
Laura Iantzi (EAJko zinegotzi ohia)
Peio Etxabide (alkate ohia)
Mikel Iriarte (Musika Bandako zuzendaria)
Gaizka Sarasola (txistulari, dantzari eta antzerkilaria)
Estitxu Arozena (bertsolaria)
Josefina Sagardia (Kasino jatetxea)
Imanol Lopez (Oninart)
Pitxurri
Eugenia Arriola (antzezlea)

Estitxu Fernandez (kazetaria)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun