Bankoa-DV txapelketa irabazi du bigarren urtez segidan Iñigo Martinez beratarrak

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 29a

Iñigo Martinez eta Eneko Labaka, txapeldun Zumarragan.

Iaz promesa mailan eta aurten senior mailan irabazita urtarrilaren 2an debutatuko du profesionaletan, Ander Errandonea herritarrak bezalaxe 

Afizionatu mailako ibilbideari bukaera borobila eman dio Iñigo Martinez pilotari beratarrak, Bankoa Crédit Agricole-DV txapelketa irabazi du senior mailan. Eneko Labakarekin bikote eginez, 22-4 irabazi zien Peru Labaka eta Arratibel-i Zumarragako finalean.

 

Gisa honetara, txapelketa hau bi kategoriatan irabazi duen lehen pilotaria da Martinez, iaz Zubizarretarekin batera irabazi baitzuen promesa mailan.

Orain, profesionaletako debuta gelditzen zaio Iñigo Martinez-i. Urtarrilaren 2an, astelehenean jokatuko du Asperekin lehen partida Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bera bezala debuta eginen duen Ander Errandonea herritarra eta laguna izanen du arerioeta gaurgero lau autobus bete dituzte Beran eta bertze hainbat lagun autoz joanen dira. Martinezek Retegi Bi izanen du lagun aitzineko koadroetan eta Errandoneak Tolosa atzelari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun