Patxi Vilak hitzaldia eskainiko du abenduaren 30ean Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 27a, 13:43

Patxi Vila Bora-Hansgrohe taldeko zuzendarietako bat izanen da urte berrian.

Urtebeteko bizipenak azalduko ditu txirrindulari ohi eta Bora-Hansgrohe taldeko zuzendari berriak

Patxi Vila Berako txirrindulari ohi eta Bora-Hansgrohe  txirrindularitza taldeko zuzendari berria Urtebeteko bizipenak solasaldia eskainiko du abenduaren 30ean, ortziralea, 18:00etan, Berako Kultur Etxean, Gure Txokoa elkartearen eskutik.

 

Patxi Vila txirrindulari profesional izandakoa eta urtarrilaren 1etik aitzin  Bora-Hansgrohe taldeko zuzendarietako bat izanen da, tartean Peter Sagan eta Rafal Majka txirrindularien prestatzailea, hizlari izanen da Gure Txokoa elkarteak antolatutako solasaldian.

Erran bezala, Urtebeteko bizipenak izenburupean, Tinkoff taldean eman duen azken denboraldiaren errepasoa eginen du Patxik.

Hitzaldi-solasaldia izanen da, hau da, entzuleek galdetutakoak erantzunen ditu Patxik. Beren kezkak argitzen saiatuko da, beti ere, bere esperientzian oinarrituta, noski.

Hitzaldia elebitan izanen da, hau da, euskaraz eta gazteleraz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun