24 taldek parte hartu dute Lesakako Olentzero eta jaiotza lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 27a

11-15 urteko kategorian 'Muttikak' izan ziren garaile eta jaiotza lehiaketa ere irabazi zuten.

20 olentzero eta 4 jaiotza aurkeztu zituzten Plaza Zaharrean

Larunbat eguerdiko olentzero eta jaiotza lehiaketan 24 taldek hartu zuten parte: 4 jaiotza lehiaketan eta 20 olentzero lehiaketan. Lehiaketa nagusian, bortz talderen artean Errekakuk taldeak irabazi zuen 300 euroko sari nagusia eta arratsaldean musika bandarekin kalejiran ateratzeko  eskubidea. Lesakako Zerbitzuen elkarteak hobekien kantatzen duen Olentzeroari emandako saria ere jaso zuen talde berak, Azkanarrua taldearekin batera.

 

11-15 urteko kategorian, sei talderen artean, Muttikak taldeak jaso zuen lehen saria eta gainera, jaiotza lehiaketan ere talde bera izan zen garaile, hobekien kantatzen duen taldeari emandako saria eskuratzeaz gain.

10 urte arteko kategorian, bederatzi talderen artean, Beti Gazte irabazle izan zen garaile

Horretaz aparte, bertze Olentzero batzuk ere karrikaz karrika ibili ziren lehiaketatik kanpo. Lehiaz kanpo, modu berean, presoekin elkartasun olentzeroa eta Tantirumairu ikastolarena, heldu den urtean herrian eginen den Nafarroa Oinez ospakizuna gogoratuz, atera ziren jaialdian.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun