Azaroaren 26an Artziniegan eta abenduaren 4ean Asteasun jokatutako bi jardunaldietan, multzo bakoitzean puntu gehien lortu dituzten lehen hiru taldeak lortu dute finalerako sailkapena. A multzoan Ibarra A k lortu zituen puntu gehien (8 puntu) eta Beti Gazte Ak eta Murueta Ak zazpina. Lesakarrak Artziniegan laugarren izan ziren, baina Asteasun lehen postua lortu zuten. Berriozar eta Txantrea gelditu ziren finaletik kanpo.
B multzoan, berriz, Beti Gazte Bk 10 puntu lortu zituen, bi jardunaldietan nagusitu ondotik. Ustaritzeko Gazteria eta Murueta Bk zazpina puntu lortu eta finalerako txartela eskuratu zuten. Kaskallueta eta Ibarra A gelditu ziren finaletik kanpo.
Emakumezkoen 260 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia ere jokatuko da Kortezubin. sei talde parte-hartzaileak denek denen aurka arituko dira eta txapelketa guztian zehar puntu gehien lortu dituen taldea izango da txapelketako irabazlea. Orain artean, Badaiotz nagusitu da bi lehenbiziko jardunaldietan (12 puntu) eta zuzenbidean Araba aldera joanen da txapela. Ibarrak eta Txantreak bederatzina puntu dituzte, Berriozarrek 6 puntu, Bizindarrek 4 puntu eta Ustaritzeko Gazteriak 2 puntu.