Liburu aukera zabala dutet eta horien artean, baita euskaraz argitaratutako azken nobedadeak, Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe edo Donna Leon bezalako idazleen azken lanak, bertzeak bertze. Liburutegiko zerbitzuaz gain, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek eskolako lanak bertan egiteko aukera ere izanen dute. Alde horretatik, «DBHtik pasatu diren gaztetxoen libururik etxean baldin badituzue eta nahi izanen gero, eraman liburutegira, orain ikasketa horiek egiten ari direnak erabili ahal izateko» eskatu dute. Azpimaratu dutenez, liburutegia denentzat irekia dago eta udan Arantzako lagunek igerilekuan jarritako liburutegia erababili zuten bezala, orain ere ateak irekiak izanen dituzte.
Barazarreko egoitzaz gain, La Villa ostatuan ere xoko bat jarriko dute aldizkariekin, jendea bertan dagoen bitartean irakurri eta berriro uzteko, bertze batek ere irakurtzeko aukera izan dezan.