Ilusioz prestatu dute saioa eta 2017ko hasieran kanpoan kantatzeko asmoa ere omen dute, urte gehienetan egiten duten bezalaxe. Urtetik-urtera nabaritzen zaie aitzinera emandako pausua eta aurtegoan ere seguru ederki pasatuko dutela bertara hurbiltzen direnek. Betiko moduan, maisuki lagunduko die Felix Txoperenak pianoarekin.
Urteroko moduan ere, saioa akautu ondotik eguberrietako saskiaren zozketa eginen da bertan.