Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari izanen dira abenduaren 16an Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abenduaren 14a

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez iaz Lesakan eskaini zuten emanaldian.

Baga, Biga, Higa emanaldia eskainiko dute ortziralean 18:00etan Kultur Etxeko erakusgelan

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikari eta abeslariek Baga, Biga, Higa emanaldia eskainiko dute abenduaren 16an, ortziralean 18:00etan Berako Kultur Etxeko erakusgelan. Toki Ona Institutuko Guraso Elkarteak, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da.

 

Baga Biga Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari eta musikagileen egitasmoa da. Ekimen honek euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du helburu. Gure musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua da. Generazio berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten.

Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eskainiko digute Mikel eta Eñautek, beraiek izango baitira hizlari eta kantari. Euskal musikaren historiaren gaineko begirada aurkeztuko digute, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Hitzaldi- kontzertua parte-hartzailea eta ludikoa izatea du helburu, eskola  magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun