Musika tresna ezberdinen entzunaldien ondotik, abenduaren 21ean Eguberrietako kontzertua eskainiko dute San Esteban elizan
Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 21ean, 18:00etan San Esteban elizan. Ikasturteko lehen hiruhilabetea borobiltzeko entzunaldiak ere eginen dituzte Musika eskolan: abenduaren 13an, asteartean biolin entzunaldia; abenduaren 16an, ortziralean trikitixa eta akordeoi entzunaldia eta abenduaren 20an, asteartean piano entzunaldia. Emanaldi guztiak 18:00etan izanen dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.