Garcia Lorcaren 'La zapatera prodigiosa' antzezlana eskainiko dute abenduaren 2an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 2a, 11:59

Antzezlanean parte hartuko duten aktoreak eta zuzendaria, entsaio orokorrean.

Lesakako Sasoia antzerki taldeak taularatuko du Harriondoa Kultur Etxean, ortziralean 20:00etan

Lesakako Sasoia antzerki taldeak Federico Garcia Lorca idazle ezagunaren La zapatera prodigiosa antzezlana eskainiko du abenduaren 2an, ortziralean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 6 euro kobratuko da.

 

Federico Garcia Lorcaren heriotzaren 80. Urteurrena betetzen denean omenaldia eskaini nahi izan dio Lesakako Sasoia taldeak. Patxi Saenzen gidaritzapean, herriko hainbat aktore afizionatuk egin dute lana ia urtebetez entsaioetan. Orain, egindako lan hori taularatzeko tenorea ailegatu zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun