Federico Garcia Lorcaren 'La zapatera prodigiosa' antzezlana eskainiko dute abenduaren 2an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 29a

Herriko Sasoia antzerki taldeak taularatuko du Harriondoa Kultur Etxean, ortziralean 20:00etan

Herriko Sasoia antzerki taldeak Federico Garcia Lorcaren La zapatera prodigiosa antzezlana eskainiko du abenduaren 2an, ortziralean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera 6 euro kobratuko da eta salgai dago Telletxea, Legarra eta Xagu liburudendetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun