Ene kantak emanaldirako sarrerak azaroaren 26an salduko dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 25a, 09:32

Larunbat arratsaldeko 4etatik 6etara

Abenduaren 18an, Ene kantak taldeak Astonauta diska eta ikuskizun berria aurkeztuko du Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, arratsaldeko 5etatik aitzinera. Hiru aste falta badira ere, ikuskizun horretarako sarrerak aurrez salduko dira azaroaren 26an, larunbat arratsaldeko 4etatik 6etara Harriondoa Kultur Etxean. Sarreraren prezioa 7 eurokoa da eta gehienez ere 5 sarrera salduko dituzte lagun bakoitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun