Lesakako Zerbitzuen Elkarteko tonbolako sariak banatuko dituzte azaroaren 26an

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 24a, 07:00

Tonbolan banatuko diren opariak ikusgai daude Mendegia harategiaren ondoko lokalean.

Larunbat arratsaldeko 7:30etik aitzinera Plaza Zaharrean

Azken hiruzpalau urteetako arrakasta ikusita, aurten ere tonbola antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Nik herri bizi bat nahi dut, zuk? kanpainaren baitan. Elkarteko dendetan egindako erosketen truke banatutako txartelekin sariak eskuratu ahal izateko, azaroaren 26an aterako dituzte zenbakiak, 19:30etik aitzinera plazan. Pintxoak eta edariak ere banatuko dira, giroa goxatzeko.

 

Zerbitzuen Elkarteak 10.000 boleto banatu ditu eta gisa guzietako sariak banatuko dituzte, 4.000 euroko balioa dutenak. Sariak Plaza Zaharreko Mendegia harategiaren ondoko lokalean daude ikusgai. Hori bai, saria jaso nahi duenak plazan egon beharko du egun horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun