Merkatu txiki irekia izanen dela azpimarratu dute ikastolatik, beraz, «etor zaitez soberan duzun guztia edo etxean sartzen ez zaizuna edo zure gustokoa den zerbait prezio ezin hobean erostera!».
Azaroaren 27an eginen da, 09:00etatik 15:00etara Toki Ona kiroldegiaren patioan
Bigarren eskuko merkatu txikia antolatu du Berako Labiaga ikastolak azaroaren 27an. Igande horretan, 09:00etatik 15:00etara jartzen ahal dira postuak , Toki Ona kiroldegiaren aitzinean edo, euria eginen balu, Altzateko frontoian. Postua jartzeko interesa dutenek ikastolara deitu behar dute (948 630172 telefono), 09:00etatik 12:00etara eta 10 euro ordaindu beharko dute.
Merkatu txiki irekia izanen dela azpimarratu dute ikastolatik, beraz, «etor zaitez soberan duzun guztia edo etxean sartzen ez zaizuna edo zure gustokoa den zerbait prezio ezin hobean erostera!».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.