Bortzirietako eskuz binakako XVI. Pilota txapelketako finalak azaroaren 26an jokatuko dituzte Arantzan

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 22a

Unai Llucia eta Jon Pagola beratarrak osatutakoa izanen da infantil mailako bikote finalistetako bat.

Lau kategoriatan aritu dira aurten, bortz herrietan entrenatzen duten 24 bikote

Bortzirietako eskuz binakako XVI. Pilota txapelketaren finalak azaroaren 26an jokatuko dituzte Arantzan. Aurten, neurri ttikiagoko txapelketa antolatu dute Bortzirietan, lau kategoritan hutsa eta bertan entrenatzen duten pilotariekin. 24 bikotek parte hartu dute eta erran bezala, larunbatean izanen dira finalak Arantzan.

 

Azaroak 26, larunbat goizeko 11:00etan hasita finalak

Umeak B

Iratzoki Anaiak (Bera) – Aingeru Etxegarai eta Martxel Salgado (Bera)

Umeak A

Aimar Otxandorena eta Amaiur Martinez (Lesaka) – Ander Pagola (Bera) eta Beñat Bertiz (Irun)

Kimuak

Imanol Aranibar eta Andde Maritorena (Bera) – Beñat Etxabide eta Oier Orbegozo (Lesaka)

Haurrak

Unai Llucia eta Jon Pagola (Bera) – Unax Villamea (Bera) eta Iker Etxebeste (Irun)

 

Txapelketan parte hartu duten pilotari guztiek oroigarria izanen dute, bainan txuriz jantzita joan beharko dute saria jasotzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun