Azaroaren 25ean, ortziralean 20:00etan akordeoilariek, abesbatzak eta musika bandak eta azaroaren 26an, larunbatean 18:00etan txistulariek eta trikitilariek kontzertuak eskainiko dituzte Harriondoan.
Santa Zezilia Batzordeak antolatutako emanaldi hauetako sarrera 3 euro kobratuko da eta sarrerako diru hori, bere osotasunean, Harriondoako mantenimendurako erabiliko da.