Azaroaren 5ean erabaki zituen sariak Irungo Lamia elkarteko Fernando Larrukert, Doneztebeko Foto Zalduako Patxi Iriarte eta Irantzu Pastor argazkilariek osatutako epaimahaiak. Lehenbiziko saria Huescako Tarancón herriko Jose Ramón Luna de la Ossak lortu zuen, Live izeneko argazkiarekin. Honek 350 euroko sari bat eta garaikurra eskuratu ditu. Bigarren saria (250 euro eta garaikurra), Logroñoko (Errioxa) Luis María Barrio Saenzek eskuratu, Azul izeneko lanarengatik.
Kirol argazki hoberenarentzako saria, 200 euro eta garaikurra, Jaengo Pedro José García Gonzálezentzat izan da, Primer asalto argazkiarekin. Eta azkenik, iaz bezala, Jon Martinez Etxabarri argazkilariak Lesakako egile hoberenarentzako saria lortu zuen, Bakardadea argazkiarekin. 200 euro eta garaikurra eskuratu ditu lesakarrak ere.
Argazki guztiak Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko elizan daude ikusgai azaroaren 30era bitarte. Erakusketa irekia egonen da ortzegunetik larunbatera 17:00etatik 19:30era eta igandetan 11:30etik 13:30era.