Igande goizean jokuak izanen dira Harriondoako atarian eta arratsaldean berendua eta txantxariak plazan
Lesakako Irain eskola eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek Haurraren Eguna antolatu dute azaroaren 20an, Udalaren laguntzaz. Igande goizean, 11:00etatik 13:00etara haurrendako jolasak izanen dira Harriondoa atarian, Urtxintxako hezitzaileen laguntzarekin. Arratsaldez, 16:30ean berendua eta 17:00etan txantxariak izanen dira plazan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.