Uztaileko emanaldiko sarrera berriarengatik trukatu daiteke Lesakako Xagu, Legarra eta Telletxea liburudendetan eta Berako Xugan eta orduan sarrera ez zutenek ere izanen dute erosteko aukera, 3 euroren truke.
Larunbat arratsaldeko 7etan frontoian, Korrontzi taldearen eta Lesakako musika bandaren kontzertua eta dantzariak izanen dira
Sanferminen aitzineko asteburuko emanaldia euriarengatik bertan behera utzi ondotik, azaroaren 19an udal pilotalekuan eginen dute Korrontzi Band emanaldia Korrontzi taldeak eta Lesakako musika bandak. Hasiera batean bi emanaldi ematekoak baziren ere, txartel gehienak arratsaldeko 7etako emanaldirako hartzen ari direnez, arratsaldeko emanaldi hori bakarrik ematea erabaki dute.
Uztaileko emanaldiko sarrera berriarengatik trukatu daiteke Lesakako Xagu, Legarra eta Telletxea liburudendetan eta Berako Xugan eta orduan sarrera ez zutenek ere izanen dute erosteko aukera, 3 euroren truke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.