Berako Kafe Antzerki Zikloaren hondar emanaldia azaroaren 19an

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 17a

Itziar Saenz de Ojer aktoreak bakarrizketa eskaintzen du antzezlan honetan.

Bazen behin clown taldeak Sexijentziak askatuz lana eskainiko du larunbat arratseko 8etan Lixoian

Berako Euskara Batzordeak, Berako Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin antolatutako Berako Kafe Antzerki Zikloaren XVIII. edizioko azken emanaldia azaroaren 19an izanen da, kasu honetan larunbatarekin eta 20:00etan, Lixoia ostatuan. Bazen behin clown taldeak Sexijentziak askatuz lana eskainiko du.

 

Antzezlan hau aktore bakar baten (Itziar Saenz de Ojer) inguruan ematen den bakarrizketa da. Pedro Arnaezen gidaritzapean, clown formatuak eskaintzen duen inozentzia eta umorea, harreman erotikoek sortzen dituzten hainbat sinismen oker eta exijentziak aztertzeko erabiliko dira. Benetan gutariko bakoitzak gure sexualitatearen jabe izateak duen garrantziaren aldarrikapena, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun