Emakumeen sokatira taldea berriz ere atera nahi du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 11

Beti Gazteko emakumezkoen sokatira taldeari 2010eko Munduko txapelketatik bueltan ongietorria eskaini zitzaion plazan.

Interesatuek azaroaren 15ean, astearte arratseko 8etan dute hitzordua Eskol-Ttikiko atarian

Duela sei urte, 2010ean Italiako Cesenatico hirian jokatutako Munduko txapelketan ere parte hartu zuen bere garaian Lesakako Beti Gazteko emakumeen sokatira taldeak. Geroztik, launakako txapelketaren batean parte hartu ondotik, bertan behera gelditu zen taldea. Orain, berriz ere taldearekin hasteko asmoa agertu dute batzuk eta horretarako prest eta gogoz dauden emakumeek lehen hitzordua azaroaren 15ean, astearte arratseko 8etan izanen dute hitzordua Eskol Ttikiko atarian. Adin guztietako neska eta emakumeei irekitako deialdia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun