Ekimen hau Donostia2016ko Mugalariak izeneko programaren barrenean dago. Programa honetan Euskadi, Nafarroa eta Akitaniako kultur espazioen eta konpainien arteko elkarrekintza sustatu nahi du. Nafarroakoak 3 ordezkari izan ditu: Atarrabia (Ados teatroa konpainiarekin) eta Zizur nagusia eta Bera, biak konpainia berarekin (Compagnie des Vents et Marées).
Sormen prozesu hauek guztiak eta bestelako esperientziak oinarri hartuta, konpainia memoriari buruzko Origenes izeneko antzezlana prestatzen ari da eta Iruñeko Gayarren estreinatuko du 2017ko martxoan.