Irteera berri bat eginen zaio goitiko aldeko harmailari frontiseko aldetik eta bertze larrialdietarako irteera bat, errebotetik kalera atera ahal izateko. Larrialdietarako irteera berri hauekin frontoiaren gehienezko okupazioa aunitz igotzea lortzen da eta behin proiektuko lan guztiak bukatuta, 900 lagun inguru sartu ahal izanen dira frontoian segurtasun neurriak betez. Lanak urte bukaera baino lehen eginak izatea aurre ikusi da.