Etxean ere nagusi izan da Beti Gazteko sokatira taldea

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 8a

Bigarren jardunaldian ere, Berriozar eta Txantrearen kontrako tiraldi guztiak irabazi zituen igandean Lesakan

Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia, azaroaren 6an, igande arratsaldean jokatu zen Lesakan. Gizonezkoetan, zortzinaka, 600 kiloko kategorian, lehen jardunaldian bezala herriko Beti Gazte nagusitu zen. Berriozar bigarren izan zen eta Txantrea hirugarren. 

 

6x6 txapelketa mistoan, berriz, 420 kiloko kategorian, Txantrea nagusitu zen, Berriozar A eta B eta Kaskallueta menperatuta. Emakumezkoen 375 kiloko kategorian, Berriozar nagusitu zitzaion Txantreari.

Nafarroako txapelketako hirugarren eta hondar jardunaldia azaroaren 12an jokatuko dute, 18:00etan Berriozarren eta zuzenbidean, gizasemeen txapela Lesakara ekarriko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun