Azaroaren 7an, astelehen arratsaldeko 5etan, Murua eta Alvarezen kontzertua izanen da Berako Zahar Etxean.
Azaroaren 14an, astelehen arratsaldeko 6:30ean Beralandetan, Nafarroako DHEko burua den Jose Manuel Eciolazak Bizi Testamentu, heriotz duina eta Eutanasiaren inguruko solasaldia eskainiko du. Hitzakdi hau Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lesakako Osasun Etxeak antolatu dute, Elkarrizan Laguntza emaile taldearen laguntzarekin.
Azaroaren 21ean, astelehen arratsaldeko 5etan, Murua eta Alvarezen kontzertua Andra Mari Zahar Etxean.
Bertzetik, Elkarrizaneko boluntarioek astelehenero, San Jose Zahar Etxeko adintuekin paseatuko dute; asteartero, Andra Mariko Zahar Etxeko adintuekin paseatuko dute eta ortzegunero, Aspaceko erabiltzaileekin abestuko dute. Ondoren, San Jose Zahar Etxeko adintuekin ere kantatzera joanen dira.