Gure Txokoako dantzariak Katalunian

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 4a, 10:51

Gure Txokoako dantzariak, Granollersen eskainitako saioan.

Gure Txokoa Dantza Taldea Kataluniako Granollers hirian izan da pasa den asteburuan, urriaren 28tik 30era, dantza saio bat eskaintzen. Esbart Dansaire de Granollers taldearekin elkartruke bat egin dute beratarrek: ekainean, Altzateko bestetako asteburuan etorri ziren beraiek Berara eta hemen dantza saio bat eskaini zuten, eta oraingo honetan Berakoak joan dira Kataluniara, eta han ere saio ttiki bat egin dute Granollerseko La Porxada plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun