Estresa gobernatzen ikasteko tailerrak antolatu ditu Lesakako Osasun Zentroak

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 4a, 07:10

Azaroaren 8, 15 eta 22an eskainiko dute

Estresa nola gobernatu tailerrak eskainiko dituzte azaroaren 8, 15 eta 22an Lesakako Udalak Koskonta Bideko 7ko bigarren solairuan, 11:30etik 12:30era. Lesakako Osasun Zentroak antolatu eta bertako langileek eskainiko dituzte tailerrak eta izen ematea ere Osasun Zentroan egin behar da.

Bertze aldetik, erretzeari uzteko dauden erakusteko tailerra eskainiko dute azaroaren 28an, 11:00etatik 12:30era Beran. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun