Larunbat arratsaldeko 7etan Bi Poliedro emanaldia izanen da Elizan, Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabalen eskutik. Jarraian Xabier Euzkitze eta Aner Euzkitze aita semeek kantalditxo bat eskainiko dute. Sarrera doan izanen da. Baina besta ez da hemen bukatuko; eguna behar bezala borobiltzeko bertso afaria izanen da Herriko Ostatuan Onintza Enbeita eta Jon Maiarekin. Txartelak herriko ostatuan egonen dira salgai (25 euro) edo bertzela 697397567 telefonoan eskatuta. Afalondoan trikitilariak izanen dira.