Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du Berako Goldatz emakume taldeak azaroaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 3a

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunaren inguruan zenbait ekintza antolatu dituzte hilabete osoan

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunari begira, Berako Goldatz emakume talde feministak hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroan. Lehenbizikoa, azaroaren 5ean eginen den autodefentsa feminista ikastaroa izanen da. Egun osoko ikastaroa izanen da, larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era Beralandetan.

Azaroaren 12an, sarea osatzen duten emakumeen batzarra eginen dute, kafe tertulia moduan, arratsaldeko 4:30ean Beralandetan eta ondorik, Irantzu Varelaren eskutik, Maitasun erromantikoa ezbaian hitzaldia izanen dute, arratsaldeko 6etan leku berean. Hitzaldia nahi duen guziari irekita dago.

Azaroaren 25ean, ortzirala, elkarretaratzea eginen dute Mukixu zubian, arratsaldeko 7etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun