Honela, beldurraren trenak Irrisarriko basoa zeharkatuko du, larunbat arratsaldeko 8etan eta igande eta astelehen arratsaldeko 7etan abiatuta. Larunbatean eta astelehenean gauez tirolinan ibiltzeko aukera ere izanen da. Astelehen gauean ttikiendako beldurrezko filma ere eskainiko dute Jolastokin. Giroa jartzeko, urriaren 29tik 31ra mozorroturik agertzen direnek Baxiko Ticket-a doan izanen dute. Bertze eskaintza bereziak ere izanen dituzte.