Circle of trust eta Logelak ‘Nagare’ dantza garaikide ikuskizuna eskainiko dute urriaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 27a

Zaragozako Circle of trust taldearen dantzei, Logelaren bideo eta ikusentzunezkoak gehitzen zaizkie 'Nagare' ikuskizunean.

Igande arratsaldeko 8etan Harriondoa Kultur Etxean

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 2016ko urrian eta azaroan Nafarroako Dantza Garaikidearen I. Jaialdia (DNA) sustatuko du 17 ikuskizunekin. Horietako bat Lesakan izanen da urriaren 30ean, hain zuzen ere Nagare, Circle of Trust eta Logelaren arteko lan kolektiboa. 

Nagarek eraginak arakatzen ditu, bere jatorrietan, motibazioetan sakontzeko, eta ikusteko gizabanakoak era zuhur batean nola moldatzen dituzten haiek horretaz jabetu gabe. Dantza eta ikus-entzunezkoak bat egiten dituen pieza sakon eta heldua da, eta Jordi Vilaseca du zuzendari.

Sarrerak 6 eurotan salgai daude aldez aurretik Lesakako Beheko Plaza 5eko Turismo eta Kultura Bulegoan (948 638007 telefonoa edo kultura@lesaka.eus helbide elektronikoan) eta egunean berean Harriondoa Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun