1-3 urteko haurrentzat ipuin saioak urriaren 28an Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urriaren 26a

Ameliren eskutik 'Hitzak sentituz' ipuinak ortziral arratsaldean Berako liburutegian.

Ortziral arratsaldeko 5etan eta 6etan eginen ditu saioak Amelik, herri liburutegian

Ameliren eskutik, 1-3 urte arteko haurrentzako ipuin saioak eginen dituzte urriaren 28an, ortziralean Berak herri liburutegian, Hitzak sentituz izenburupean, Berako Kultur Batzordeak eta Berako liburutegiak antolatua.

 

Bi saio eginen dituzte, ortziralean 17:00etan eta 18:00etan. Nahitaez haurtxoa guraso batekin etorri beharko da eta saioen iraupena 25-30 minutukoa da. Manta bat eraman beharko da, haurrarekin lurrean paratzeko. Plaza mugatuak direnez, nahitaezkoa da izena ematea Berako liburutegian (948 625502, 15:00etatik 21:00etara, astelehenetik ortziralera). Izen ematea doan da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun