Harriondoa Kultur Etxeko liburutegia inauguratu dute urriaren 24an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 24a, 15:18
Nafarroako Gobernuko, Liburutegi Zerbitzuko, Lesakako eta Bortzirietako udal ordezkariak eta Lesakako liburuzaina, inaugurazio ekitaldian.

Herriko Etxeko hirugarren solairutik 18.000 bolumen eraman dituzte liburutegi berrira 

Abuztutik itxita zegoen Lesakako liburutegia, Herriko Etxeko hirugarren solairutik Harriondoa Kultur Etxeko egoitza berrira lekuz aldatzen aritu baitira bertan zeuden 18.000 bolumen baino gehiago. Orain, behin lan horiek bukatuta, urriaren 24an, Liburutegiaren Nazioarteko Egunean hain juxtum ireki dute dute hemendik aitzinera Harriondoan egonen den liburutegia.

 

Astelehen eguerdi partean Udalak inaugurazio ekitaldi ttiki bat egin du bertan izan dira Ana Herrera, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gaztedia Departamentuaren kontseilaria; Asun Maestro Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria; Jose Luis Etxegarai alkatea eta Lesakako zenbait zinegotzi, baita Igantzi eta Berako alkateak ere. Kultura Zuzendaritza Nagusiak mobleak jartzeko gastuetan lagundu du eta EUN Sistemas enpresak egin ditu 46.483,90 euroren truke.

Liburutegi berriak 380 metro koadro erabilgarri izanen ditu (gaur egungoak 246 ditu) eta irakurketarako 82 toki (58 helduendako eta 24 haurrendako), baita Interneten kontsultak egiteko sei ordenagailu ere. Haurrendako eremua, helduendako irakurketa eta estudio eremua, hemeroteka, ikusentzunekoen eremua eta talde-lanetarako aretoa izanen ditu. Astean 30 orduz irekia egonen da liburutegia neguko ordutegian, astelehenetik ortziralera, 15:00etatik 21:00etara. Udako ordutegia, 08:30etik 14:30era da. Liburuzainak aipatu duenez,

Gaur egun 852 erabiltzaile ditu liburutegiak (666 heldu eta 186 haur eta gaztetxo). 2015eko datuei dagokienez, 15.000 bisitari izan zituen eta Internet erabiltzeko 3.400 saio egin ziren. 3.000 dokumentu utzi zituzten iaz Lesakako liburutegian (%60 liburuak eta %40 ikus-entzunekoak).

  

Ate irekiak

Urriaren 24an, astelehen arratsaldeko 4etatik aitzinera ate irekiak izanen dira. Arratsaldeko 6etan Isabel Millet ipuin kontalaria ariko da eta ondotik haurrentzako txokolatada izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun