Meza Nagusiaren ondotik Laura Prietok Aurreskua eskainiko zien plazan omenduei, Joseba Etxepare txistuarekin eta atabalarekin lagun zuela. Gero bazkaria izan zuten Kasino jatetxean. Bazkalondoan, omenaldiak egin zituzten eta elkarteak antolatutako txapelketa ezberdinetako sariak eta trofeoak banatu zituzten, dantzari lotu baino lehen.