2017ko egutegia salgai izanen dute eta aurtengo margo lehiaketako hirugarren saria ere zozketatuko dute
Lurraren Egunaren 30. Edizioa antolatzeaz gain, Gure Txokoa elkarteak bere postua ere jarriko du igandeko besta egunean Beran, Altzate karrikako sarreran, lehengo Ekitatiba ondoan. 2017ko egutegia, propio egindakoa, salgai jarriko dute 5 eurotan eta Eguberrietako loteria ere saltzeko izanen dute. Aurtengo margo lehiaketan hirugarren saria eskuratu zuen margolana ere zozketatuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.