12:00etan eta 16:00etan Urruñako Adixkideak antzerki taldeak garai horietako bizitza antzeztuko du.
Gainera haurrentzako musika, jokoak eta puzgarriak izanen dira. Arratsaldeko 3etan mus txapelketa ere izanen da. Izen ematea dohainik da eta Txori Lepo Bentan egin daiteke 948 630 311 telefonora deituz. Lehenbiziko saria txapela, trofeoa, urdaiazpikoa eta botila bat ardo izanen da; bigarren saria, trofeoa eta Clan Campbell whisky kaxa eta hirugarrena trofeoa eta Ricard kaxa.
Azken finean egun on bat pasatzeko aitzakia, naturaz gozatu eta Bentetan aurki dezakezun Nafarroa eta Euskal Herriko aukerarik paregabeena, baita gastronomia aldetik ere.