Nafarroako arpana txapelketa mistoa urriaren 23an jokatuko da Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 20a, 11:56

Itsaso Onsalo aresoarra eta Mikel Eugi ultzamarra, iaz Igantzin lanean.

Hiru bikote lehiatuko dira igande arratsaldeko 5etan Altzateko plazan

Nafarroako arpana txapelketa mistoa laugarren aldiz jokatuko da. Aldi honetan, urriaren 23an, igande arratsaldeko 5etan hasiko da Berako Altzate plazan. Hiru bikote izanen dira lehian eta etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 10 ebaketa egin beharko dituzte.

 

Berriki Euskal Herriko txapeldun izan diren Ultzamako Ana Iraizoz eta Josetxo Barberena ez dira Beran izanen, hortaz, iaz Igantzin txapeldun suertatu ziren Itxaso Onsalo aresoarra eta Mikel Eugi ultzamarra izanen dira faborito nagusiak. Beraiekin batera, Berako Nerea Sorondo eta Arraiozko Xabier Urrutia (iaz azpitxapeldun Nafarroakoak eta aurten hirugarren Euskal Herrikoan) eta Arostegiko Imanol Kañamares eta Txantreako June Etxeberria lehiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun