Basoa Sound Festival antolatu dute astebururako Igantziko Irrisarri Landen

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 18a

Hainbat ekitaldi prest dira eta sarrera doan izanen da

Igantziko Irrisarri Land Abentura Parkean Basoa Sound Festival antolatu dute urriaren 21etik 23ra. Asteburu osoan eginen diren ekitaldi ugariendako sarrera doan izanen da.

Urriaren 21ean, ortziralean 17:00etan Armiarma Compagnie malabar tailerra izanen da. 18:00etan poesia kontakizun laburrak. 19:00etan Mor More taldea eta 20:30ean, Armiarma Compagnieren eskutik su-ikuskizuna. Bukatzeko, DJ Mountain Sounds.

Urriaren 22an, larunbatean 17:00etan Bitxo da Samba batukada. 18:00etan batukada. 19:00etan Kan rap taldea. 20:30ean Son de Rue rap taldea eta 21:00eran Rap FreeStyle.

Urriaren 23an, igandean 17:00etan Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria. 18:00etan Elutxa txaranga ariko da eta 20:00etan Lirika de Cerdos-Zerrien Lirika rap taldea. Festibala borobiltzeko, 21:30ean Apalatxe taldea ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun